Dokumentu honetan, datu pertsonalak babesteko (DBEO) 2016/679 (EB) erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBEDBLO) arabera, EHI EKEk datu pertsonalak eta herritarren eskubideak tratatzen dituen moduaren inguruko informazioa aurki daiteke.
EHI EKE Euskal Herriko eta Nafarroako ikastolen elkartea da eta euskararen garapenarekin eta sustapenarekin lotutako interes kulturala eta soziala duten beste elkarte batzuk eta irabazi-asmorik gabeko fundazio batzuk ere biltzen ditu bere jarduera-eremuaren baitan.
EHI EKErekin harremanetan jartzeko bideak:
Interesdunek honako eskubide hauek gauzatzeko eska dezakete:
Bestalde, jakinarazten dizugu edozein pertsonak eskubidea duela Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen tratamenduan datuen babesari buruzko legediaren arau-huste bat egin dela uste badu.
DBEOren 30. artikuluak ezartzen duen moduan, EHI EKEk Tratamendu Jardueren Erregistroa dauka. Tratamenduak eta bakoitzaren helburu nagusia jasotzen duen inbentarioa honako hau da:
DBEO | HELBURUA |
---|---|
Administrazio eta kontabilitate kudeaketa. | Kontabilitate, zerga eta administrazio kudeaketa |
Kontaktu agenda | Harremanetarako pertsonen eta agendaren kudeaketa |
Giza baliabideak | EHI EKEren eta ikastolako irakasleen eta giza baliabideen kudeaketa integrala |
Komunikazioa | Webgunearen eta Sare Sozialen kudeaketa Komunikabideen kudeaketa orokorra |
Hautagaiak eta praktikako pertsonak | Hautaketa prozesuen eta praktiken kudeaketa |
Denda tratamendua | Webgunearen bidez eginiko salmenten kudeaketa. |
Gobernu organoak | Gobernu organoko kide diren pertsonen kudeaketa |
Aisialdiko ekintzak | Kanpalekura doazenen kudeaketa |
Begiraleen formakuntza | Ikastetxeko ikasleen inguruan begiraleek egiten duten kudeaketa |
Irakasleen formakuntza | Elkarteko partaide diren irakasleentzako prestakuntza |
LEIZAUR Euskaltegia | Euskaran formakuntza |
Ikasbabesa | Erantzukizun zibila, lan istripuen asegurua kudeatzea |
Ikastolen jaia | Ikastolako hezkuntza proiektuaren erabilera gizarteratzea |
Datu pertsonalak bilduak izan ziren xedea betetzeko behar den denbora gordeko dira, eta balizko beste erantzukizun batzuk dauden kasuetan, horiei behar bezala erantzuteko behar den denbora mantenduko dira, tratamendu horiek legitimatzen dituen oinarriaren arabera. Datu pertsonalak, gainera, artxibo eta dokumentazio araudiak ezartzen duen moduan gordeko dira, arau horiek aplikatzen diren kasuetan.
Ezarritako segurtasun neurriak GDPRk eskatzen dituenekin bat datoz eta EHI EKE erakundearen informazio-segurtasuna osatzen duten dokumentuetan azaltzen dira.
Webgunearen bidez edo mantentzen ditugun komunikazio desberdinen bidez jaso ditzakegun datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko dira. Horiei buruz sekretua gordetzeko konpromisoa hartzen dugu, aplikatzekoa den legerian ezarritakoaren arabera..
EHI EKEren ardurapean dauden eta Tratamendu-Jardueren Erregistroan agertzen diren tratamenduen nazioarteko transferentziarik ez da egiten, legezko betebeharra betetzeko edo EHI EKE Fundazioarekin lotutako interesak defendatzeko beharrezkoak ez badira.
Baliteke Pribatutasun Politika hau eguneratzen joatea. Hori dela eta, komenigarria da webgunera aldian-aldian sartzea, informazio motaren eta egiten diren tratamenduen inguruan behar bezalako informazioa jasotzeko.
Pribatutasun politika hau azken aldiz data honetan aldatu da: 2020/01/07